
Gurera, Debagoienera, Obamaren aldeko propaganda iritsi da; berazia da, euskaraz idatzita dagoelako. Nevadako estatuan egindako ekitaldi politiko batean jasotako propaganda da Debagoienera iritsi dena.
Batzuetan ez da samurra izaten euskaraz jasotzea gura beste informazio. Baina, poliki-poliki gero eta gehiago dira euskarara hurbiltzen direnak. Politika munduan ere, gero eta gehiago dira euskaraz egiten dutenak; edo, botoagatik ez bada ere, propaganda euskaraz egiten dutenak, behintzat.
Ameriketako Estatu Batuetan ere gauza bera gertatzen da. Jakina da presidentziarako hauteskunde kanpainan buru belarri sartuta daudela AEBetan. Bada, han ere propaganda euskaraz egiten duenik bada.
Bitxikeria
Obamaren aldeko propaganda irailean iritsi zen gurera. Nevadako Reno hirian egindako ekitaldi baten jaso zuen Thomas Aucuttek. Euskal jatorria duen emaztea du Thomasek: urangatarra da; hain zuzen Bizkaiko Natxitua herrikoa. Hori dela-eta, Thomasek euskararekiko begirune berezia du. Euskara ikasten ere badabil eta horrelako bitxikeriak ikusten dituen bakoitzean gorde egiten ditu.
Ildo politikoa
Ekitaldi politikoan banatutako esku-kartelean Barack Obama hautetsi demokrataren ildo politikoa euskaraz idatzita dago. Euskara garbian, Gizarte aldaketa eragiteko Nevadako mugimenduarekin bat egin ezazu dio propagandak. Zenbait puntu ingelesez daude, baina jarraian euskarara itzulita daude.
Euskaldunak
Kontuan hartu behar da bai Nevadako estatuan eta baita Idahoko estatuan ere euskaldun asko daudela. Hortaz, ez da harritzekoa euskal komunitatearen botoa lortzeko ahaleginean propaganda euskaraz egitea.
Gainera, Boiseko alkate David Bieter ere euskal jatorrikoa da; bitxikeria moduan, Obamaren aurkezpen ekitaldian Gora Obama! esan zuen eta han zeudenek Gora! erantzun zuten.

1 comentario:
como se hacia lo del titulo del blog
pon uun comentario al mio sii
Publicar un comentario